XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mañari Igaro dan astian euki dogu karmeldar lekaide bat eta egin dauskuz lau txonitz edo sermoi lau egunian, azaldu euskun zelan egin autorpena edo konpesiñua euzkera ederrian.

Eguben deunez urtero lez euki dogu eleizkizun ederra, ibildeuna edo prozeziñua egin gendule Kurutze Santu'tik, bitxabaletik, Ortu-Santu ostetik, eta gero egin euskun txonitz eder bat Kanpos'tar Gotzon jauparijak, Bariku deunez eleizkixunak lenengo ta gero Kurutziak, zeuk mutikotan, Kirikiño, egiten zenduzan lez.

Gero arratzaldian Tabira'ra gastiak, eta atso bat bertoko txadonera.

Etxaunok eta alkatia ondiño be eztakit bat-bat diran.

Alkatia gogor ei dago etxaunei batzarrik egiten ez isteko.

Lengo gudea berak irabazi eban.

Etxaunok esi ditu ¡bera dok ba mutil ona, errekonde! ¡Titulu artekoei geldi itxi!.

Atara bayetz esateben alkatetzatik etxaunok. Erriel bi ezetz.

Erri (1) Txirringolatxu bijek eldu yataz. Asko da batebatek euroen susmorik ez artzia. Urrenguan ez alan bidaldu.- Kirikiño. Jorralla 22.